Reggae Fever

REGGAE FEVER x 10

9 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urtea indarberriturik hasi dugu Zangozalde honetan. Asteko Klasikoak Stranger eta Patsy izango dira eta horiekin nobedadeetara egingo dugu salto. Nobedadeek western reggae pixka bat entzutera eramango gaituzte. Ondoren etorriko da Selektorearen Txokoa, Euskal Herriko lehen reggae abestia entzun nahi? Amaitzeko asteburuko agenda. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 9

19 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoa izan da aurtengo azken saioa. Azken saio honetan betiko dinamika jarraitu dugu baina dinamika horri Iñigo Muguruzari eskainitako omenaldia gehitu diogu. Eta gogoan izan, Reggae Sukarra ona da!

irakurri gehiago →

1979. urtea urte oparoa izan zen, Two Tone diskoetxea sortu eta harekin batera mugimendu berri bat sortu zen. Talde berri piloa eta gure soinu bandarako abesti mordoa. Hau guztiaren eragileetako bat gure Asteko Klasikoa izan zen. Ez dira faltako nobedadeak, agenda eta Seletorearen Txokoa.

irakurri gehiago →

Betiko moduan hasi dugu saioa, Asteko Klasikoarekin. Nobedade eta berriek Bilbora eraman gaituzte abenduaren 14ean ospatzen den The Reggae Trainari buruz hitz egiteko. Telefonoa hartu eta antolakuntza taldeko Ando Ellisi elkarrizketa egin diogu. Gozatu!!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: x 6

28 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Pantx askoko irratsaioa prestatu dugu gaurkorako. Big Youth-ekin hasiko dugula aurrera dezakegu. Gero zer etorriko den? The Reggae Train-aren geldialdi berri baten aurkezpena, besteak beste. Selektorearen Txokoa ere prest dugu jada. Termometroak prestatzen joan!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: x 5

21 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegun berri batekin datorkigu Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Asteroko reggae dosia hemen da. Gaurkoan Boris Gardiner izan da gure Klasikoa. Ondoren Tito Ramirezen The Kink of Mambo diskoaren aipamena egin dugu. Honek Smooth Beans eta Mighty Megatons bezalako taldeak entzuteko aukera eman digu. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta adenda.

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 4: Delroy Wilsonetik Melvin Davisera

14 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izan dugu Asteko Klasikoa eta hark ireki du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!

irakurri gehiago →

Aste honetako saioa berezia izan da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izan ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

irakurri gehiago →

Azaroaren 9an Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu. Arimen gaua dela ere probestu dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira falta nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!

irakurri gehiago →

RAGGAE FEVER x 1: Denboraldi hasiera

25 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria hasi da. Asteko klasikoak eman dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarri ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko…Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu!!!

irakurri gehiago →