UDAKO REGGAE SUKARRA – Miss Waymon x 3

Udako Reggae Sukarra berezien hirugarren atala entzungo dugu gaurkoan. Selektore lanak egiten Miss Waymon izango dugu gurekin.

Bere sesioak jamaikara eramango gaitu zuzen zuzenean, entzungo ditugun artista guztiak hangoak izango dira gaurkoan. Reggae eta rocksteady klasikoa entzuteaz gain dj bertsioak,  rub a dub-a edo raggamuffina entzuteko aukera ere izango dugu.

Lotu gerrikoak…bagoaz!

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: A Whiter Shade of Pale, Nell eta Jim, The Everly Bros., Morricone, Vetiver, Patxuko Nice, Millie Small

ol. Uzt 17 , 2020