Reggae Fever

Arazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak.

irakurri gehiago →

Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!

irakurri gehiago →

Aste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana.

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Denboraldiko 20.a iritsi da!

27 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti). […]

irakurri gehiago →

Aste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Gozatu!

irakurri gehiago →

Udaberriko oporren ostean bueltan gara uhinetan. Aste honetan, ezagutzen ez genituen taldeak ekartzea pentsatu dugu. Alpeetara, Ipar Irlandara eta EEBBra bidaia egin ostean, Jokerface, The Hacklers eta The Debonaires entzun ditugu gaurkoan besteak beste. Gozatu!

irakurri gehiago →

Aste honetako saioan, bihartik hasita eta hurrengo asteetan Gipuzkoan ospatuko diren zenbait jaialdiri buruz aritu gara. Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdietako artistak entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: Payoh Soul Rebel, Natty Nature, Skarra Mucci, Dingwash edota Roy Ellis. Ez da asteko klasikorik falta.

irakurri gehiago →

Urtero bezela Mojo Workin’ jaialdia dator Donostiara eta urtero bezela Reggae Fever-en saioa berezia eskaini diogu. Martxoaren 16an eta 17an abesten egongo diren abeslariak entzun ahal izan dugu aste hontako saioan. Gozatu!

irakurri gehiago →

Aste hontakoa Derrick Harriotten abestiak entzuten hasi dugu. Berak soula entzuteko bidea ireki eta Al Supersonic And The Teenagers, The James Hunter Six edo The Travellin´Brothers bezalako taldeak entzun ditugu. Amaitzeko, asteburuko planak. Run To Fest eta Reggae got Soul & Friends. Gozatu!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: London International Ska Festival

22 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

PlayPlay

London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes… Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!

irakurri gehiago →