Reggae Fever

REGGAE FEVER x 28

21 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan normaltasunari helduko diogu eta gure sekzio guztiak izango ditugu bueltan, ‘Asteko Klasikoa’, nobedadeak eta ‘Seletorearen Txokoa’. Protagonismo berezia hartuko du Oroel Otalek eta bere azkeneko lanek. ‘Selektorearen Txokoa’-n ondarruko Ion izan dugu, reggaearen munduan ‘Time-To-Roots’ bezala ezaguna. Reggaezale amorratua da noski, eta dela urte batzuk ‘Time To Roots’  irratsaio bat egiten hasi zen […]

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 27

14 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Aurreko astean aipatu genuena beteaz, gaurkoan Millie Small jamaikar abeslariari buruzko berezia entzun ahal izango dugu. Bere ibilbide musikala errepasatu eta bere abestietaz gozatzeko aukera izango dugu. Reggae Sukarra ona da!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 25

7 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Atzo Reggae-aren mundua lur-jota utzi zuen berriarekin hasiko dugu gaurko saioa, eta beste modu batera izan ezin zen bezela, Millie Small izango da gure Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoan Mario Corral. Peru Selektah. Ondoren etorriko dira gure beste sekzio guztiak.  Gozatu! Reggae Sukarra ona da!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 24

23 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Asteak arrapaladan doaz, ReggaeFever  saioak bezalaxe, 24.era iritsi gara! Menua ederra izango da aste honetan ere, klasikoak gogoratu, eta labetik atera berri den  Mr. Freak Ska-en azken entzun dugu. Selektorearen txokoan, Donostian bizi den Marcos Carnaby galiziarra ezagutu dugu. Gozatu!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 23

16 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Asteak aurrera doaz baina nobedadeen jarioak ez du etenik. Gaurkoan Beñaranks-ek Argizulorekin batera aterako duen lan berriaren aurrerapen abestia aurkeztuko digu. Haren ondotik etorriko dira Message eta Irregular Roots. Ez dira faltako Asteko Klasikoa, eta Irati AKA Miss Waymon izanen dugu Selektorearen Txokoan. Eta gogoratu, Reggae Sukarra ona da!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 22

9 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Udaberriko oporrak dira baina ‘Reggae Feverrek’ saioan ez dugu oporrik hartu. Egun bereziak dira hauek eta estimatzen da konpainia ona.  Nobedadeez jositako saioa izan da aste honetakoa, bi diska berri eta bi abesti berri, ederra marka! Selektore berri batek ere bisita egin digu: Jahbi. Jah Inity Sound-eko kidea.

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 21

2 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan ere egoera berezian jarraitzen dugu, baina, normaltasunera bueltatzen hasi nahi dugu ‘Reggae Fever’ saioan eta horretarako berreskuratu egin ditugu gure ohiko sekzioak. Asteko Klasikoa atalean Hopetom Lewis-en ‘Take it easy’ kantua gogoratu dugu, egun hauetarako…bikaina.  ‘Seletorearen Txokoa’ atalean Madrilera jo dugu, Bergarako Irenek ‘Little Artibella’-k egin du aste honetako selekzioa. Eta hau dena […]

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 20

26 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Nola sentitzen zara egun hauetan? Zenbat egun daramatzazu etxean? Kartzelan bezala sentitzen da Eneko Alkorta eta horregatik Reggae Feverreko 20. atala kartzela hartu du hizpide. Baina badago esperantza, eta Zaragozan kontzertu berezia prestatu dute datorren ekainaren 5 eta 6rako. Gora sukarra…reggae sukarra, noski!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 19

21 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Etxe, bizitegi, bizileku, etxebizitza, casa, hogar, domicilio, morada, maison, inmeuble, domicile, appartement, home, house, place, flat, domo, indlu, nyumba,…ba hori! Aste honetako saioa berezia izan da, Hego Euskal Herrian festa eguna izan da osteguna, baina egun bereziak bizitzen ari garenez eta konpainia ona estimatuta dagoenez, Reggae Fever dosia ez da faltako. Saio monografikoa izan da […]

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER x 18

12 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Termometroa egunean bitan begiratzeko esaten diguten garai honetan, Reggae Sukarra ona dela pentsatzen jarraitzen dugu hemen. Asteko Klasikoarekin hasiko dugu The Oldians-ekin jarraitzeko. Kataluniako talderaren Roots’n’Soul (Nice & Easy) diskoa aurkeztuko dugu. Ondoren The Magnetophones, Skabidean eta mota ezberdinetako sukarrak etorriko dira.

irakurri gehiago →