Reggae Fever

Aste hontako saioa Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izan da. Bertan joko duten Skakeo, Smooth Beans eta Rude Riddim taldeen abestiak entzuteko parada izan dugu. Gozatu!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Urtebetetze festa bikoitza

8 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan urtebetetze festa bikoitza izan dugu. Otsailaren 6an bi jamaikar musikari jaio ziren urte ezberdinetan. Bata hasteko klasikoa izan da, bigarrenak berriz saioa itxi du. Tartean Skabidean, Zartako K, Mango Wood eta Los Aggrotones taldeak entzun ditugu. Gozatu!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Dandy Livingstonen haritik tiraka

2 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Dandy Livingstonen haritik tiraka hasi dugu gaurko irratsaioa. Tiraka-tiraka Skabidean talde nafarraren lan berria eta aurkezpen kontzertua aurkeztu dugu. Asteburuko planekin jarraituko dugu eta 4. Feel The Rhythm jaialdian binilo aukeraketan egongo direnen abestiak entzun ditugu. Ez galdu asteroko Reggae txutea!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Gure belarritarako talde berriak

25 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Aste bat gehiago Reggaea zabaltzen, hamargarrena denboraldi berri honetan. Asteko Klasikoaren testigua The Silvertones-ek jaso dute, haiek The West Kensingtons-ekoei pasa eta hauek Madrilgo Skalonekoei. Bukaera Valentzia aldera bidaiatxoa egin eta, Oldfashioneds eta Tito Pontet entzun ditugu. Reggae Fever is good!

irakurri gehiago →

Aste honetan bidai musikala egitera joan gara. The Sound Dimensions eta haien riddimak entzuten hasi gara. Hauek Ruben Lopezen lan berria topatu dute bidean. Lan berriek North East Ska Jazz Orchestra entzutera eraman gaituzte. Italiarrek berriz jazzean utzi eta bertan bukatu da bidaia. Lotu segurtasun uhalak eta gozatu!

irakurri gehiago →

Joe Gibbsen Amalgamated zigiluarekin hasi dugu aste honetako saioa. Ondoren Le Grand Miercoles eta MG Bandaren lan berriak entzun ditugu. Buelta egin dugu berriro Amalgamatedera The Reggae Trainaren aitzakiaz eta Smooth Beans entzuteko aukera izan dugu. Atala amaitzeko Joe Gibbsena bueltatu gara berriro.

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER:Urtea amaitzeko Argentinara goaz

21 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetako Reggae Fever irratsaioa, urteko azkenekoa izan da. Euskal Herriko lurrak utzi eta Argentinara joan gara Los Aggrotones eta Hugo Lobo entzutera. Denbora tarte bat bertan eman ostean Euskal Herrira egin dugu buelta Akatzen A go go 2 lana oso-osorik entzuteko. Bukatzeko, eta urtero bezala, reggae gabon kantak. Hurrengo urterarte!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Dr. Calypsoren agurra

24 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetako protagonistak Bartzelonako Dr. Calypso izan dira. 30 urtetako ibilbidea eta gero furgoneta aparkatzera doaz. Baina guztiz aparkatu aurretik agur esateko gira bat prestatzen ari dira. Hau guztia baliatu dugu gaurkoan, musika itzela entzuteko gurean. Baina Calypsotarraz gain Ken Boothe eta Mango Wood ere entzun ditugu. Aipamen berezia izan du Bilbon igandean ospatuko den […]

irakurri gehiago →

Aste honetan Bilbora joan gara irratsaioan egiten dugun bigarren elkarrizketa egitera. Pantx Kolektiboarekin elkartu gara eta proiektu berri eta interesgarri honi buruzko informazio guztia ateratzen saiatu gara. Gainera, beraien lan berriak primizian entzuteko aukera paregabea izan dugu. PANTX!

irakurri gehiago →

Aurreko asteetan aurreratu bezala, denboraldia amaitzeko irratsaio berezi bat prestatu dugu. Irailean Prince Buster handia joan zitzaigun eta galera honek zerbait berezia egitea merezi zuen. Lanean jarri eta Bustamanteren musikagintzako lehen urteetan murgildu gara. Sound Systemetatik independentziara!

irakurri gehiago →