kooperatiba

Geroz eta ezagunagoak diren bizikleta bidezko garraio enpresak era azkarrean handituz doa. Jakina da plataforma hauetako banatzaileen lan baldintzak prekarioak direla eta denborak aurrera egin ahala, okertuz doazela. Honen aurrean, zama-bizikletekin garraio-zerbitzu integralak eskaintzen dituen EramanKoop kooperatiba sortu dute Gasteizen. Honen inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Juan izan dugu gurean.    

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: Sustraiak Catering

12 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira […]

irakurri gehiago →

“Bizikoopon” etxebizitza kooperatiba jaio da

20 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

‘Bizikoopon’ jaio da, Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza eskubidea bermatzeko etxebizitza kooperatiba. Etxebizitza eskubidea bermatu eta elkarbizitza proiektu bat garatu nahi dute Alde Zaharreko zenbait auzokidek, erabilera lagapenean oinarrituta. Bartzelonako La Borda edo Donostiako Abaraska bezalako esperientziak izan dituzte oinarritzat Bizikoopon kooperatiba martxan jartzeko. Hilabete honen hasieran egin zuten aurkezpen publikoa, eta gaurkoan Aitor eta Erlantz […]

irakurri gehiago →

Koop57ko Liher Gonzalez izan dugu gurean. Koop57ko kontzeju errektorearen bilkuraren harira, Sevillara egindako bidaia kooperatiboari buruz aritu zaigu. Bertako ekonomia sozial eraldatzailearen esperientzien berri izan dugu Liherren eskutik.

irakurri gehiago →

Mondragon Unibertsitateak, iazko ikasturtean lehenengo aldiz bi MOOC (Online Ikastaro Ireki Masiboa) ikastaro jarri zituen martxan. Joan den denboraldian, Maider Iriartek hitz egin zigun horietaz, bereziki, kooperatibagintzari bruzkoa aipatu zigun. Hain justu, horren hirugarren edizioa egingo dute maitzean, eta aurrerapena egiteko, Lanki ikertegiko Leire Uriart batu da gurera.

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Gipuzkoa Lab deialdiaren baitan Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak egitasmo bat aurkeztu du, Gipuzkoako lurraldea gizarte berrikuntzaren esperimentazio gune aurreratua bilakatzeko helburuz. Testuinguruz erabat aldatu eta egonkortasuna galdu duen gizartearen erronka berriei inertzia zaharrekin erantzuteko ohitura dagoela uste dute. Hori buelta emateko estrategiaren “palanka-egitasmoa” garatzea da ikertegikoen asmoa eta horren berri […]

irakurri gehiago →

“Tokiko merkataritza-heziketarako gune kooperatiboa: elikadura osasuntsua, kontsumo jasangarria eta tokiko laborantza iraunkorra sustatzea dugu helburu”. Horrela aurkezten dute Miren Prieto, Leire Udabe, Izaskun Sagartzazu eta Leire Epeldek hemendik gutxira urtebete egingo duen bere proiektua, LAKARI. Egindako lanari buruz eta baita dauzkaten ilusio eta proiektuei buruz egon gara solasean Miren eta Ixaxkunekin aste honetako Lur eta […]

irakurri gehiago →

Joan den denboraldian, asteartero batzen zen gurera Lanki ikertegiko Maider Iriarte, Kooperarock proiektuaren barneko gaiez hausnartzeko. Gaurkoan, proiektu horren barnean aurreikusita dituzten zenbait zita aipatzera batu da. Batetik, ostiral honetan EHUko Donostiako campusean egingo dituzten hausnarketa jardunaldi bateratuez aritu da. Astebete barru, berriz, irailaren 27an, Kooperock proiektuaren aurkezpena egingo dute HUHEZIn. Amaitzeko, urriaren 5ean HUHEZIko […]

irakurri gehiago →

Astearteetako saio amaiera aldera, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan ere hitz egin dugu harekin. Iruñeko Katakrak gunean Olatukoop sareak egindako lehen sakontze egunaren inguruko kronika egin digu Gonzalezek. Ekonomia sozial eta eraldatzailaren sustapenaz nahiz hedapenaz hitz egin digu, baita eredu […]

irakurri gehiago →

Astearteroko gizarte eta ekonomia gaien tartera, Koop57ko Liher Gonzalez batu zaigu gaurkoan, eta Ondarroan ireki behar duten Arrigorri ostatu jatetxe kooperatibari buruz hitz egin digu.

irakurri gehiago →