Maider Iriarte: “Heldu da Kooperarock-en lekukoa Teatro Paraísokoen esku uzteko garaia”

Published On 20 iraila, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Joan den denboraldian, asteartero batzen zen gurera Lanki ikertegiko Maider Iriarte, Kooperarock proiektuaren barneko gaiez hausnartzeko. Gaurkoan, proiektu horren barnean aurreikusita dituzten zenbait zita aipatzera batu da. Batetik, ostiral honetan EHUko Donostiako campusean egingo dituzten hausnarketa jardunaldi bateratuez aritu da. Astebete barru, berriz, irailaren 27an, Kooperock proiektuaren aurkezpena egingo dute HUHEZIn. Amaitzeko, urriaren 5ean HUHEZIko Aretxabaletako campusean mahai ingurua egingo dute belaunaldi arteko elkarrizketekin ikus-entzunezko graduko bi ikaslek egindako dokumentalaren harira.

Comments are closed.