KULTURKUBOA : Mediabask komunikabideak bazkideen bila ! + « Kakolkeriak » (1/2)

Aste honetako Kultur Kuboan : MEDIABASK 2015eko urtarrilean sortu zen, le Journal du Pays Basque egunkariaren segida hartu du. Urruñan kokatua den proiektu honek Mediabask paperezko astekaria, Mediabask.eus eta Kazeta.eus (euskaraz) hedatzen ditu eta, berritasun gisa, « Radio Mediabask » aurkeztuko du 2023. urte bukarean. Gaur egun Mediabask elkarte gisa aritzen baldin bada, interes kolektiboko sozietate kooperatibo bat bilakatzeko urratsak abiatu dituzte kudeatzaileek.

Jean François Lefort, Mediabask elkarteko zuzendariak, komunikabide ainiztasunaren aldeko aldarria egiteaz gain, egitura kooperatibo bat bihurtzeko arrazoiak aurkezten dauzkigu

*Bestalde, aurtengo Kultur Kuboa saioetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (sasoi honen azken bi emankizunetan zuekin partekatuko ditugnak) … irria segurtatua !!!!

Musika : Birkit « Inertzia », Cake « I Will Survive »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #359: [Berriak europatik etortzen dira]

al. Eka 19 , 2023