ihintza arrieta

Etzi, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da. Nazioarteko egun bat, gurean oso presente dagoen arazoa irudikatzeko. Lapurdin, esaterako, bi erailketa matxista izan dira aurten: apirilaren 7an, Natalie Van Put erail zuen senarrak Bidarten; ekainaren 7an, berriz, emaztea eta seme-alabak erail zituen gizon batek Angelun. Indarkeria matxistaren aurka Lapurdin antolatutako ekintzen berri […]

irakurri gehiago →

Herenegun aztertu zuten 26 urtez espetxean dagoen Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera, eta abenduaren 14an jakinaraziko dutela ebazpena azaldu du Gure Irratiako Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, erizainek euren lan baldintza kaskarrak salatzeko abian duten protestaz ere hitz egin du. Amaitzeko, merkatal eta industra ganberako hauteskundeetan André Garreta gailendu […]

irakurri gehiago →

Maiz ez da gertatzen Frantziako epaitegi bateko prokuradoreak auzitegiko giroa lasaitzea, baina atzo prokuradoreak eskatu zuen Emilie Martin ez dezatela Espainiaratu. Edonola ere, esandakoa, Paueko auzitegiak urriaren 18an emango du erantzuna, eta oraingoz kontrol judiziala mantendu egin diote. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Ibon Fernandez Iradi […]

irakurri gehiago →

Emilie Martinen aurka eskatutako euroagindua salatzeko Euroagianduen aurkako kolektiboak elkarretaratzea deitu du gaur goizean egindako prentsa agerraldian. Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak horren berri ekarri du irratien tartera. Horrez gain, HELEP lurralde egiturari buruzko azken albisteak ere nabarmendu ditu. Amaitzeko, urriaren 6tik 9ra bitartean Ezpeletan egingo duten Herri Uzta festibalari buruzkoak aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Baionako Akademia Ikuskaritza aurrean bazkaldu zuten atzo Bernat Etxepare lizeoko ikasle, guraso eta irakasleek. Izan ere, 106 ikasle 3 gelatan banatu nahiko lituzke Baionako Akademia Ikuskaritzak; 35 ikasletik gora klase bakoitzean. Egoera hori salatzeko bildu ziren protestara atzo, eta horren berri ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak irratien tartera. Horrez gain, Baionako Hiri Elkargoak […]

irakurri gehiago →

Joan den astean, emaztea eta bi alabak erail zituen gizon batek Angelun. Hilketa matxista hori salatzeko  martxa zuria egin zuten igandean, eta 700 lagunek parte hartu zuten bertan. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Sokoa enpresak Lurzaindiari 50.000 euroko laguntza ematea erabaki duela azaldu du. Baita Baionako […]

irakurri gehiago →

Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako politika eta gizarte gaien berri ekarri digu. Hasteko, Ipar Euskal Herriko lurraldetasun bateratuaren alde antolatutako Batera plataformaren karabanaz hitz egin digu. Baigorriko herritarrek Etxauzia jauregia eskuratzeko abiatu duten diru bilketa kanpainaren xehetasunak ere azaldu dizkigu. Amaitzeko, Angeluko eskola ixteko arriskuaren aurrean, bertako gurasoen […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hezkuntza eta gizarte gaien berri ekarri digu. Eskola kartari helduta, akademia ikuskatzaileak datorren kurtsorako zehaztutako irakasle postuek eragindako zalapartaz hitz egin digu, hasteko. Jarraian, gurasoei eskola garraioa ordainarazteko erabakiaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Amaitzeko, departamenduko kontseiluaren menpe diharduten gizarte langileen greba aipatu […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren egoera bereziki larria dela nabarmendu eta salaketarako aurreikusita dauden ekintzen berri eman digu. Amnesty International erakundeak larunbatean egingo duen batzar nagusian landuko den idatzi bat ere nabarmendu digu, Giza eskubideak eta bakea […]

irakurri gehiago →