gaztetxe

Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko […]

irakurri gehiago →

Donibane Garazira begira jarri gara gaurko irratien tartean, aurten bigarren aldiz antolatu baitu bertako gaztetxeak Festigaga gaualdia. Egitarau zabal osatu dute antolatzaileek, arratsaldean antzerki emanaldiekin hasi eta gauen hainbat kontzerturekin amaituko dena. Horren guztiaren inguruan hitz egin dute Radiokulturako lagunek gaztetxeko kide diren Maialen Duguine eta Andde Etxeverrirekin.

irakurri gehiago →

Bizkai aldera jo eta epaiketa baten ingurukoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Duela astebete pasatxo jakin genuen Kukutza eraitsi zen egunean Bilboko Errekalde auzoan atxilotu zituzten hemezortzi lagun errugabetzat jo dituztela, eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diotela beste bati. Ba gai horren inguruan hitz egin du Hizpidea magazineko esatari Xabier Monasteriok Iñaki Carro auzipetuen […]

irakurri gehiago →

Larunbatean, apirilaren 30ean beteko da urtea Alkar Hegaz gazte mugimenduak Mungiako Torrebillela Kultur Etxearen ondoan dagoen errota okupatu eta Mungiako gaztetxea martxan jarri zuela. Beraz, aurki beteko dituzte hamabi hilabete urak astintzen, euren urtemugako leloak dioen eran. Gaur bertan ekingo diete urtebeteko ospakizun ekintzei, eta horien bueltan aritzeko hitz egin dugu Alkar Hegaz asanbladako Iker […]

irakurri gehiago →

Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Emankizun honetako gai nagusia : Luhusoko Hameka Euskaraz festibalean estreinatuko duten Ama-Tur antzezlana, Ama-Bi antzerkilari bikotearengandik. Bikotearen kide den Arantxa Hirigoyen gurekin ginuen. Baionako zirtzilen lehen ikusgarritik soinu batzu ekarri ditugu ere bai. Iñarritu-ren The Revenant filmaren kritika egin dauku Allande-k. […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen helburua da, besteak beste, bertaratzen direnak ilusioz eta motibazioz elikatzea. Ereduen elkartrukerako aukera eskainiko du bihar goizeko Gaztetxeak egungo sistemaren alternatiba gisa eztabaidak. Eztabaidari lehen puntua jarri eta horretaz hausnartu dugu Ane eta Ortuondo proiektuko Mikelekin.

irakurri gehiago →

Asanblada bat kudeatzea ez da lan erraza. Kideen antolaketa horizontala edo asanbladaren bilakaera ziklikoak arazoak sor ditzake. Horrelako egoerei aurre egiteko hausnartzea beharrezkotzat jo dute gaztetxeetako kideek, eta horretarako aukera emango du bihar goizeko eztabaidak. Bertan aipatuko direnak gurera ekarri asmoz, Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza gonbidatu dugu gurera.

irakurri gehiago →

“Muinoko etxearen” mende laurdena ospatzeko prestatu zuten dokumentala Gasteizko gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo arren, dokumentalak ez du gaurkotasunik galtzen, eta Arabako hiriburuko gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modukoa da egileen ustez. Gaur, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen baitan, proeiktatu eta solasaldia egingo dute. Horretaz aritu gara Ander Abascalekin.

irakurri gehiago →

Oñatiko Antixena gaztetxeko kideek beraien burua prest agertu dute 2016ko Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa antolatzeko. Duela hilabete batzuk egin zuten proposamena, eta beste hainbat gaztetxetako kideen onespenarekin, aurrera egin du asmoak.. Hala, gaur, bihar eta etzi hausnartzeko, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko… gauza askotarako aukera izango dute Antixenan biltzen direnek. Antolaketan murgilduta dabilen […]

irakurri gehiago →