KULTUR KUBOA – AMAtur antzerkiaz, Baionako libertimenduaz eta beste …

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.

Emankizun honetako gai nagusia : Luhusoko Hameka Euskaraz festibalean estreinatuko duten Ama-Tur antzezlana, Ama-Bi antzerkilari bikotearengandik. Bikotearen kide den Arantxa Hirigoyen gurekin ginuen.

Baionako zirtzilen lehen ikusgarritik soinu batzu ekarri ditugu ere bai.

Iñarritu-ren The Revenant filmaren kritika egin dauku Allande-k. Leonardo DiCaprio-k Oscar-a merezi ote zuen ?

Musika : George Gershwin, Ray Charles

Iraupena : 57’34”

Hurrengo podcasta

Itsasoaz eta mendiaz Tolosan egingo diren zikloez hitz egin digu Iñigo Terradillosek

al. Ots 29 , 2016