gaztetxe

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Bizi mugimendukoek banketxeetatik hartutako 196 aulkiak itzuli izana; Lurralde Elkargo Bakarraren bueltan egon den proposamenak eragindako erreakzioak; Hendaiako Zokoa enpresak tokiko monetaren alde egin duen hautua; Hendaiako Gazte Asanbladak eginiko gaztetxe eskaera; eta agenda kontuak.

irakurri gehiago →

2014ko urrian jarri zuten martxan Tolosako Gazte Asanblada. Orduan Gazte Eguna antolatu zuten, euren lehenengo geltokia izan zela esan daiteke. Horren ostean, asanblada gorpuzteko denbora hartu zuten, eta gaztetxe baten beharra zutela ikusita, Larramendi kaleko eraikina okupatzea erabaki zuten uztailean, eta egunean bertan hustu zuten. Joan den abenduaren 23an beste okupazio bat etorri zen, abandonatutako […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: euskal gatazkaren konponbidearen bueltan abian diren hausnarketa saioak; komertzio ganberaren inguruko eztabaida; hegazti gripeak hainbat etxaldetan eragindako eragozpenak; eta Baionako Zizpa gaztetxearen irekiera.

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta Baionako gizarte, justizia zein herri mugimenduko hainbat gai ekarri dizkigu. Hasteko, bereziki emakumeei arreta eta aholkularitza eskaintzen zien Planning Familial ekartearen Baionako egoitza itxi duela aipatu digu, laguntzaile eskasiagatik. Baionako epaitegiko langileek egindako agerraldia ere hartu du hizpide, eta azaldu digu epaitegiaren egoera kaxkarra […]

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA – Zizpa Gaztetxea

28 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Emankizun honetan aipagai : Iñarritu-ren The Revenant filma, Leonardo DiCaprio, Jon Arretxe… Unai Arkauz ginuen emankizun honen gomita, urtarrilaren 23an estreinatuko den Baionako Zizpa Gaztetxea aipatzeko. Musika : De Phazz – The Mambo Craze ; Piscine – Natation Synchronisée ; EKIZA – Lohia

irakurri gehiago →

Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan jartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero hartzen dugu tartea Gasteizko Halabedi irratiaren estudioarekin bat egiteko ere. Gaurkoan, Gasteizko gaztetxekoen berri izan behar dugu. Izan ere, ‘”muinoko etxearen” mende laurdena ospatzeko dokumental bat prestatu zuten gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo badute ere, dokumentalak ez du gaurkotasunik galdu, eta gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modua da, hargatik, azaroa eta abendu artean Gaztetxe Bira […]

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Batetik, Kataluniara begira jarri da, astelehenean beteko baita urtea independentziaren inguruko galdeketa herrikoia egin zutela. Bestetik, Kortxoenearen eraispena hartu du hizpide.

irakurri gehiago →
no image

TERTULIA: Kortxoenea, ‘Ametsen eraiste neurtua’

3 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Kortxoenea gaztetxean 50 bat langile azaldu dira gaur goizean eta bertan zeuden lagunak kanporatuta dituzte ”tiraka eta ostikoka”. Ondoren agertu da Ertzaintza eta berehala hasi dira makinak gaztetxea eraisten. Ez da eraisteko lehen ahalegina izan, baina oraingoan hala nahi zutenek helburua lortu dutela esan daiteke. Horrek, erreakzioa, protestak eta han eta hemengo iritziak eragin dituenez, […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: Altsasuko gaztetxearen urtemuga, Bakaikuko Katxarro eguna, Irurtzungo bigarren eskuko azoka, Arbizuko txistorra eguna eta Etxarri-Aranazko landare eta ziza erakusketa.

irakurri gehiago →