emakume

Indarkeria matxistaren presentzia etengabea da gure gizartean eta horren adierazlerik muturrekoena dira emakumeen hilketak. Badirudi, ordea, administrazio publikoek ez dauzkatela erakusteko erailketa matxisten datuak. Horri aurre egiteko, Feminicidio.net atariak eta Mugarik Gabek ikerketa mardula egin dute. Feminizidioa 2010-2015 du izena eta Hego Euskal Herriko 33 erailketen erradiografia xehatua jaso dute bertan. Ikerketa mardularen ardatz nagusiak […]

irakurri gehiago →

Sistema kapitalistak gure egunerokoan duen eraginaz hausnartzeko ariketa kolektiboa egin zuten ehunka emakumek, larunbatean, Azpeitian. Sortzen diren korapiloetatik abiatu eta aurrera begirako erronkak zehazten aritu ziren. Horien balorazioa egin eta Bilgune kontari-n jasotako gaiei erreparatu diegu gaurkoan, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin. Azpeitiko foroaz gain, Guatemalan hildako 40 emakumeen alde abian jarritako elkartasun internazionalistaz […]

irakurri gehiago →

Marokoko desertuan, emakumeek parte hartzeko antolatzen duten Rallye des Gazelles abenturari erreparatu diogu gaurkoan. Bihar hasi eta martxoaren 30era bitartean egingo da auto lasterketa hori, eta bertan parte hartzera animatu da Xexili Foix baionarra. Lehia horretan abiadura ez da garrantzitsuena, eta ezin dute sakelako telefonorik edo GPSrik baliatu. Ba abentura kutsuko lasterketa horri buruzko xehetasunak […]

irakurri gehiago →

Emakumeek oholtza gainean duten presentzia sustatzeko helburua duen maketa lehiaketa antolatu dute Hatortxu Rock jaialdiko kideek. Lilaketa izena jarri diote, oholtza gaineko genero desoreka iraultzeko helburua duen lehiaketari. Hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki dute, eta horren berri eman die Aitor Agirrezabal antolatzaileak Xorroxin irratiko lagunei.

irakurri gehiago →

Sarri egiten da atzera gaurkoaren erako nazioarteko egunetan. Emakumeen Nazioarteko Egunari dagokionez, gogora genezake duela 160 urte, 1857ko martxoaren 8an, ehungintzan ziharduten emakume langile ugari New Yorken kalera atera zrirela, zeuzkaten lan baldintza negargarriak salatzeko. Hala ere, Halabediko Araba hizpide irratsaioko lagunak, atzera baino, aurrera begira jarri dira. Igor Goikolea esatariak hitz egin du Gasteizen […]

irakurri gehiago →

Herri kiroletan diharduten emakume batzuen berri ekarri dugu elkarrizketaren tartera. Harriti nesken taldekoek andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute zortzi nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal Herrian hiru talde soilik baitabiltza andra probak egiten. Gurean izan ziren, duela zenbait […]

irakurri gehiago →

Abortatzeko eskubidea paperik gabekoei ere bermatzeko eskatu dute hainbat elkartek Iruñean. Manifestu bat sinatu dute horretaako eta Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala bermatzeko Foru Legeari Espainiako Gobernua oztopoak jartzen ari dela salatu dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi batititu lege horren zenbait artikulu. Gai horri eta Bilgune kontari-n jasotako beste hainbati aipamena egin diegu Euskal […]

irakurri gehiago →

Kontrolatzen gaituen bikotekideaz, asko maite ditugun arren denbora kentzen diguten seme-alabez, lantokitik lehen eginda iritsi eta beti zain dauden etxeko lanez, garena onartu ordez izan beharko genukeenarekin bonbardatzen gaituzten iragarkiez… zenbat loturatatik askatu nahi edo behar ote dugu emakumeok? Horretaz kontzientzia hartzea izan daiteke lehen urratsa, eta hori sustatzeko Loturez askatu lelopean poltsak ekoiztu dituzte […]

irakurri gehiago →

Estrategia iraultzaile eguneratuek balio unibertsalak behar dituztela uste du Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetariak. Horretaz Gaur8 astekarirako egin duen analisia aipatu du Xabier Izagak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bihar Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango denez, emakume zientzalariez Amagoia Mujika astekariko arduradunak egindako erreportajea ere nabarmendu du. Amaitzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urtemugaren […]

irakurri gehiago →

Azken aldian sarri hitz egiten dugu espetxeetan dauden emakumezko euskal preso politikoek pairatzen duten egoeraz. Hor dago Arantza Zuluetaren kasua, Sara Majarenasen alaba Izarren aurkako erasoa edo duela zenbait hilabete hizpide izandako Nekane Txapartegirena. Azken horrekiko elkartasunez, Suitzarako bidaia antolatu da aste honetarako eta horri begira jarri gara, besteak beste, Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan Saioa […]

irakurri gehiago →