emakume

no image

Bilgune Kontariren errepasoa Idoia Trenorrekin

27 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Joan den astean Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratutako Bilgune Kontari astekarian landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu, gaur, Idoia Trenorrekin: abenduaren 13an Ondarrun egingo dituzten emakume abertzaleen VI. topaketa feministak; Amelia Barkini hizkuntzaren erabilera sexistaz eginiko elkarrizketa; Hamaika telebistako gurasotasunaren eta feminismoaren erreportajea; eta emakume musikarien Emarock datu basea aipatu ditu Trenorrek, besteak beste.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak nabarmendu dizkigu joan den asteko Bilgune Kontari astekarian landutako gaiak: Emakumeen Mundu Martxak Donostian egindako Europa mailako topaketa, eta Kurdistango emakumeei babesa adierazteko bertan kaleratutako komunikatua; edo Saioa Iraolak emakumeek denboraz duten pertzepzioaz idatzitako iritzi artikuluaz aritu zaigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feminstak kaleratzen duen hausnarketarako astekarian irtendako gai nabarmenen errepasoa egin dugu gaur Oihana Etxebarrietarekin. Tomar el escenario dokumentalaren sareratzeaz, Gaur8 astekarian abortu eskubideaz egindako erreportajeaz, Emakumeen Mundu Martxak Donostian egin duen Europa mailako topaketaz, Gu Gaitun federazioaren aurkezpenaz eta Yayo Herreroren hitzaldiaz aritu gara Etxebarrietarekin.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolaren ahotik jaso dugu azken Bilgune Kontari landu dituzten gai nabarmenen berri, Zebrabidean: abortu legearen erreforma bertan behera geratu izanaren inguruko irakurketa, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen tortura salaketak izan ditugu hizpide. Horrez gain, urriaren 10etik 12ra bitartean Donostian izango den Emakumeen Mundu Martxaren Europako […]

irakurri gehiago →