“Feminismoak borroka molde berriak dakartza, baina betikoen analisia ere behar da”

Sarri egiten da atzera gaurkoaren erako nazioarteko egunetan. Emakumeen Nazioarteko Egunari dagokionez, gogora genezake duela 160 urte, 1857ko martxoaren 8an, ehungintzan ziharduten emakume langile ugari New Yorken kalera atera zrirela, zeuzkaten lan baldintza negargarriak salatzeko. Hala ere, Halabediko Araba hizpide irratsaioko lagunak, atzera baino, aurrera begira jarri dira. Igor Goikolea esatariak hitz egin du Gasteizen gazte feministen astea antolatu duten bi eragiletako lagunekin: Negeak taldeko Irati Leonekin eta Gueteko Irati Zubizarretarekin.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Javier Petralanda: lur-amari bihotzez entzuten

az. Mar 8 , 2017