emakume

Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da? Galdera horiek Ainhoa Mariezkurrenak idatzi ditu Argia astekarian, eta horrek aukera eman digu azken aldian eztabaidagai ere bihurtzen ari den […]

irakurri gehiago →

Azken asteetan Nafarroako aurrekontuak onartu dira eta EAJk esan du martxoaren amaiera aldera Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ere bideratu daitezkeela. Aurrekontuak onartzearekin hartzen diren erabakiei begira jarri gara gaurkoan, emakume eta gizonen arteko botere harremanak sustraitik eraldatzea ahalbidetzen ote duten ikusteko, besteak beste. Hori eta beste hainbat kontu ekarri ditugu Bilgune kontari-ren errepasora, eta Idoia […]

irakurri gehiago →

Emakume baten joan etorriaren kronika bildu du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak Alsina deitutako eleberrian. Gerratik ihesi, Marseillatik abiatu eta Ameriketara joan zen Alsina itsasontziaren istorioa lehenik, eta 40 urte geroago ezezagun duen sorterrira itzuli den emakumearen bizipena bigarrenik. Gure historiako bi pasarte korapilatsuen artean lokarria asmatu du, beraz, Mendigurenek eta horren berri kontatu die Radiokultura […]

irakurri gehiago →

El Salvadorko gerrillan hiru urte egin zituen Miren Odriozola azpeitiarrak guda betean. ETA erakundeko kidea izan da, langilea galleta fabrika batean, ekonomia ikaslea, Udalbiltzaren auziko auzipetua… Haren ibilbideaz Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten liburuaz hitz egiteko aukera izan genuen gurean. Odriozolari Berrian egindako elkarrizketa ekarri du Amaia Zufiak Bilgune kontari-z egin dugun errepasora. Horrez […]

irakurri gehiago →

Herenegun jakin genuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi duela Kataluniako 2017ko erreferendumerako erabakia. Bide penala martxan jar dezakeela ohartarazi du, prozesu subiranista bideratzen duten politikarien kontra. Katalanek argi dute diseinatutako bide orriari eutsiko diotela, hala ere. Berri horri eta beste zenbaiti betaurreko kritikoekin erreparatzeko, Mikel Elorza batu da gurera.

irakurri gehiago →

Sexologiaren ikuspuntuak, sexuen ezberdintasunak ez du inolaz ere pertsonen sexuarengatik baztertzea edota haien harremanak hierarkizatzea nahi izan; alderantziz, hezkuntza sexualaren barneko osagaiak dira hezkidetza, genero indarkeriaren prebentzioa, harreman afektibo osasuntsuen lanketa, sentimendu eta emozioen garrantzia. Hilean behin hezkidetzaz aritzeko zabaltzen dugun tartean, sexuen hezkuntzari begira jarri gara Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin.

irakurri gehiago →

Azaroak 28. eguna du gaur, igaro da beste urte batez azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Milaka lagunek hartu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietako kaleak indarkeria matxistaren kontra egindako mobilizazioetan. Antolakuntza eta konpromisoa aldarrikatu ditu mugimendu feministak, emakumeok ere ongi bizitzea merezi dugulako, indarkeriarik gabe bizitzea, alegia. Ba egun horrek utzitakoei eta Bilgune […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete Argiakoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo Aitziber Bañuelosek, eta Estitxu Eizagirrek gurean […]

irakurri gehiago →

Etzi, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da. Nazioarteko egun bat, gurean oso presente dagoen arazoa irudikatzeko. Lapurdin, esaterako, bi erailketa matxista izan dira aurten: apirilaren 7an, Natalie Van Put erail zuen senarrak Bidarten; ekainaren 7an, berriz, emaztea eta seme-alabak erail zituen gizon batek Angelun. Indarkeria matxistaren aurka Lapurdin antolatutako ekintzen berri […]

irakurri gehiago →

Nolako eragina izan dezake gizarte batean emakumeen migrazioak? Galdera horri erantzuteko ahalegina egin dute Gaindegiakoek, gizarteak bizirauteko behar duen aniztasunari tiraka, emakumeen migrazioari buruzko ikerketa egin dute, bereziki, emakumeek landa eremutik hiriko eremura jotzeko duten ohitura nabarmendu da ikerketa horretan.. Hori aztertzeko, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu da gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartera.

irakurri gehiago →