BERBAZ: Oier Nuñez Iruña-Veleia? Gu be ez-gara-neutralak

Gu be ez-gara-neutralak, Arabako Iruñako (Iruña-Veleia) aurkikuntza arkeologikoen historian. Azken urteotako hirugarren aldiz ekin diogu Berbaz, kasuari, Leire Saitua eta Patxi Alañarekiko solasaldi haien ondoren Oier Nuñez gaur Bilbo Hiria Irratian, kasu honetan, botereko katramilan harrapatuta (Arabako Foru Aldundia, alderdi politikoak, EHU eta katedradunak, Euskaltzaindia, BiBat Museoa, Batikanoa, EuskoTren, IPCE, hedabide nagusiak eta abar) zabar eta ilun hainbat lagun. Honek bai gaia, serial luze bat egiteko, benetan gertatutakoak jakiterik bagenu!

2006an hasitako ustel usaineko trama luze honetan, baina, salaketatik hamaika urte luze pasa eta gero (hau bai epairik gabeko kondena!), Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan epaitu dituzte berriki.

Oierrek 2018an jakin zuen lehenengoz kasu honetaz eta laster buru-belarri sartu zen arakatzen, galdetzen, sakontzen. Gaur egun hitzaldiak ematen-eta dabil bazterretan, argi eske. Bere bideaz mintzatu zaigu, halako baten Elexpururekin topo egin zuenetikoaz. Argi du, jendearekin buruz buru hitz eginda, informazioaz gain, norbait sinesgarri egiten duen beste zera hori ere badago, eta jende askorengan, hori ere hartzen dugu (ikus bideoak, erreferentzietan, adibidez).

Arkeologia munduan badaude metodo fidagarriak faltsutzearen salaketa egiaztatzeko edo baztertzeko. Ez dituzte erabili nahi izan orain arte. Edward Harris arkeologo ospetsu eta prestijiodunak ere argi aipatu du hasieratik lanak tajuz eginak direla eta aurkikuntzak benetakoak. Hondea-makinak sarrarazi zituzten, EHUko Julio Nuñez-en ardurapean, zer dela eta? Zertarako? Amelia Valdeónek ere bota berri dituenak epaiketan, edota AFAko Zaharberritzeko Isabel Ortizek eta Paloma Lópezek, Euskalduntze Berantiarraren Teoria Patxi López-en garaietatik ETBn duen bultzada mardula, Alberto Santanaren eskutik,…

Ez gara neutralak, ez. Bat, barrutik eta kanpotik ezagutu izan ditugulako, tamalez, gure erakundeen ustel-bideak (EHU-n, BFAn, EJ,… oker diseinatutako egitura ustelek beraiek usteltzen ote, bertan gozo lotuak?). Bi, urteotan batzuekin eta besteekin berba egin izan dugulako gaiari buruz, eta logikaz, intuizioaz eta solasean barruan sentitu ohi dugun zera horretaz fido garelako.

Dana dala, jakina, faltsutzearen aldeko iritzidun hori ere bai, gustura gonbidatuko dogu Berbaz irratira, gure usterik sendoenak arbuiatzeko, hankaz gora botatzeko eta balizko hanka-sartzeaz leher barre egiteko! Gorrotxategi, López de La Calle, Lakarra, Santana, Visconti, Almagro Gorbea, Félix López, Madariaga, Zaldi Ero,… zuekin be berbatarako gogotsu!

Kantak:

Barkaidazu (Inun)

Laua (Jesus Mari Lopategi)

Erreferentziak:

Sinadura orriak. Zer eskatzeko? Piezak benetakoak edo faltsuak diren, arekometrian adituak diren Europako laborategietan testatu dezatela.
Eliseo Gil https://www.youtube.com/watch?v=UFDGXL1JWk8
Idoia Filloy: https://www.youtube.com/watch?v=KhLSk4Llxoc
Edward Harris: https://www.youtube.com/watch?v=Du4TkJOJsI0
Hondea-makinarekin Iruña-Veleiako suntsiketa (2010) https://www.youtube.com/watch?v=1CaiVRIPwQU
Joaquim Baxarias: https://www.youtube.com/watch?v=vx8_ZAe2Lgg
Héctor Iglesias: https://www.youtube.com/watch?v=0NsSQoB01e8

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Aguxtin Alkhat x 3

og. Mar 19 , 2020