HIRU KORTXEA: Mikel Kazalisekin ekin diogu aurtengo denboraldiari!

Oporrak amaituta eta postontzia diskaz beteta, 3Kortxea bueltan da! Nobedadeak (Eraso!, Etxe, EraBatera, Aneguria, MG Banda, Free The Wheel, Black is Beltza soinu banda…) eta agenda oharrekin batera, gurera Mikel Kazalis ekarri dugu gaurkoan. Anestesia taldea “Gorrotoaren Ahotsa 25 Urte” izeneko biran murgilduta dago, sekulako oihartzuna izan zuen diska berezi horren urteurrena ospatzeko. Bira, taldea eta bestelako kontuak izan ditugu hizpide elkarrizketan.

Piztu Irratia! Piztu Hala Bedi!

Hurrengo podcasta

METAL FABRIKA #9

ig. Urr 14 , 2018