ane zabala

Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak bereizten dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, Munduko Arrozak jardunaldiaren 13. saioa egin zuten iragan larunbatean Bilboko San Frantzisko auzoan. Hainbat etorkin talderen ekimenez, ehunka lagunek hainbat plater prestatu zituzten, baina guztiek arroza izan zuten osagaien artean. Pertsonen eta […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Bizkaia aldera jo eta hango kontuen kronika ekarri dugu. Bilbo Hiria irratiko lagunekin bat egin dugu, eta Ane Zabala esatariak Bizkaiko albisteen kronika ekarri digu. Bilboko udalak harrera egin zion Takbar Haddi sharar ekintzaileaz nahiz LAB sindikatuak larunbaterako Bilbon deituriko mobilizazioaz hitz egin du.

irakurri gehiago →

Karlos Zurutuza gerra kazetaria da Irak, Iran, Afganistan, Kurdistan, Siria, Pakistan nahiz Libian lan egin du. IPS, Al Jazeera, Gara eta Deutsche Welle-ko ohiko kolaboratzailea da, ekialde hurbilera bidaiatzen du etengabe, gatazka guneetara. Freelance gisa diharduen kazetaria da, eta gatazka armatuetan espezializatu da. Lurralde urrunetan kazetariaren lana nolakoa den kontatu dio Bilbo Hiria irratiko esatari […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabalduko dugu, Bizkaia aldera jo eta umorea hizpide hartzeko. Izan ere, astebete barru hasiko da Leioako hamazazpigarren Umore Azoka. Eta hemezortzi izango dira bertan emanaldiak eskainiko dituzten euskal konpainiak. 11 ikuskizun erabateko estreinaldiak izango dira gainera. Ba maiatzaren 19tik 22ra artean Leioan egingo den jaialdi horren inguruko berriak […]

irakurri gehiago →

IBAIA Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak joan den hilaren amaieran aditzera eman zuenez, enpresek ETBrekin sinatutako kontratuak zalantzan jarri izanak, Espainiako Zinemaren Legeak jasandako aldaketek, eta Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak hartutako azken neurriek euskarazko eta euskal ikus-entzunezko produkzioaren etorkizuna kolokan jarri dute. Hausnarketa merezi duen gaia da, zalantzarik gabe. Ba horretaz guztiaz hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Bi astelehenez behin, ahalegintzen gara euskal antzerkigintzaren inguruko kontuak Zebrabidera ekartzen, EHAZEko Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasen laguntzaz. Gaurkoan, Azkoitiko Matadeiko antzerki jardunaldietan ikusgai egondako Gilkitxaro konpainiaren Adarretatik zintzilik obra nabarmendu digu. Horrez gain, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen arloan diharduten emakumeen sarea osatzeko (H)emen Her(e) dinamika aipatu digu.

irakurri gehiago →