Olatz Egiguren: “LOMCEk derrigorrezkotzat zuena malgutzera behartu ditu erantzunak”

Lakuako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE hezkuntza erreforma aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Karmelo ikastolako Olatz Egigurenekin. Maiatzean, LOMCEren araberako lau azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. Azterketa horiek ez dute ondorio akademikorik izango, baina derrigorrezkoak dira. Hori dela eta, inposatu nahi dituzten LOCMEren araberako azterketei planto egiteko eta mobilizatzeko deia egin du Egigurenek, besteak beste.

Hurrengo podcasta

Ion Lezeta: "Ekonomia soziala geroz eta garrantzitsuagoa da gizarte erronkei aurre egiteko"

ar. Mai 2 , 2017