Biharko ‘Gaur8’: Fukushimako mito berria, alokairuaren hausnarketa eta Ainhoa Azurmendi

Martxoaren 11n bete ziren sei urte Fukushimako zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik. Istripu haren ondorioek oraindik irauten duten arren, agintariek hedatu nahi dute kutsadura nuklearra garbitu denaren mitoa. Horretaz idatzi du Jose Angel Oriak Gaur8 astekarirako, eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Horrez gain, etxebizitza alokairuaren inguruan eta beharrei erantzuteko Lekeition abian jarritako Duinduz dinamikaz Maider Iantzik idatzitakoa ere aurreratu du Mujikak. Amaitzeko, kirol entrenatzaile eta epaileen zailtasunez Ainhoa Azurmendiri egindako elkarrizketa aipatu du.

Hurrengo podcasta

Aitor Agirrezabal: "Emakume musikariak ikusaraztea lortu nahi dugu 'Lilaketa'-rekin"

ol. Mar 17 , 2017