Piperpolis

Saioa abiatzeko Jon Maya dantzariarekin berba egin dugu, aste honetan “Gauekoak” ikuskizuna eskaini du Arriaga Antzokian. Gogoeta pertsonal batetik abiatzen da ikuskizuna. Dantzatik, musikatik, kantutik ere badu. Jon dantzan jardungo du eta aldamenean Xabi Bandini eta Arkaitz Miner dantzariak izango ditu. Saioaren bigarren atalean Joseba B Lenoirekin berba egin dugu “Introak  Vol 3” argitaratu berri […]

irakurri gehiago →

Hortxe bueltan dugu Durangoko Azoka. Zenbat sormen lan aurkeztu eta galtzen diren gure kultura txikiaren unibertso handian. Ahalegin horretan gabiltza Bilbo Hiria irratiko piperpolis saioan eta gaurkoan Bermeotik datorren taldea gonbidatu dugu, Etxekalte. Esku artean disko berria dute “Gure hizkeran” deiturikoa. Iñaki Olondo eta Iker Etxebarria batu zaizkigu saioan. Sei kantuz osatutako diskoa egin dute, […]

irakurri gehiago →

Zea Mays taldeak ostiralean aurkeztu zuen lan berria Atera deiturikoa. Ezagutzen genituen aurrerapen kantu batzuk, baina dagoeneko badugu lan berria esku tartean. 10 kantu berri eta Zintzilik kantua Gure oroitzapenak bildumarentzat eginiko kantua  gehitu dute. Arin esaten da baina taldearen hamargarren lana da Atera.  20 urteurrena era pasata du taldeak. Ekoizle berriarekin lan egin dute […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Zazkel taldearen “Estatu kolpea”

7 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan musika izan da nagusi, Zazkel taldearen azken lanaz jardun dugu. Plazartu berri dute “Estatu kolpea” deituriko lana. Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu kolpea” du izenburua. Lan hau […]

irakurri gehiago →

Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira kulturgunean izango da. Hitza eta […]

irakurri gehiago →

Talde ezberdinetan ibili ostean  Iker Martinez de Zuazo bere bakarkako bigarren lana aurkezten dabil “Lurralde berriak” 11 kantu berri. Gurean izan da  Iker eta lurralde berri horiek berarekin batera ezagutu ditugu, Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografiak dira, mamuak uxatzeko, eta barruan daukana ateratzeko bidea.

irakurri gehiago →

Ikastolen Elkarteak 2005ean jarri zuen martxan Xabiroi aldizkaria, eta ordutik 52 zenbaki kaleratu dituzte. Aste honetan komiki berria aurkeztu dute, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren ‘Amets alokatuak’ albuma plazaratu dute .Elkarrekin eginiko laugarren komikia dute bi sortzaileek. Harkaitz Cano izan dugu gaurkoan bide lagun.Istorioa Xabiroi aldizkarian argitaratu zen atalka ,2015eko urrian plazaratu zen lehen kapitulua, […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero da hastapenetatik taldean jarraitzen duen […]

irakurri gehiago →

Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian.  “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. Orain, Etxegarairen eta bere bikotekide […]

irakurri gehiago →

Kaskezur talde nafarraren “Ihesi doaz animaliak” labetik atera berria d. Irailarekin batera iritsi zaizkigu kantu berriak.  Taldeko Iñigo Belzunegi batu zaigu irratira. Aurreko diskoak “Aspisugeak” oso kritika onak jaso zituen, baina horrek ez die preziorik eragin, izan ere betiko martxan sortu dituzte kantu berriak. Diskoak bertsio bat Dakar “Euria “ kantua Joseba Irazokiren Euria ari […]

irakurri gehiago →