PIPERPOLIS: Turismoa: Desazkundera bidaia

Azken urteotan gero eta gehiago hitz egiten dugu turismoak dakartzan ondorioez, etxebizitzaren garestitzeaz, herritarren kanporatzeaz edo turismo masiboa. Testuinguru horretan plazaratu du ARGIAk Turismoa: Desazkundera bidaia liburua; turismo jarduera ikuspegi kritikoz aztertzen duen lana, baina egileak berak argi uzten duen bezala, ez turismoaren aurkako liburu bat, ezta turistak seinalatzeko saiakera bat ere. Sistema oso baten analisia da, eta aldi berean, bestelako turismo eredu baten aldeko proposamena. Datorren astean Maiatzak 19an Zirika gunean aurkeztuko du. Liburuaren egilea Asier Basurto Arrutigonbidatu dugu. Donostiako Bizilagunekin plataformako kidea da, eta urteak daramatza turistifikazioaren ondorioak aztertzen eta salatzen. Turismoaren pisua mugatu, desazkunde turistikoaren norabidean urratsak egin eta gure herri eta hirien bizigarritasuna berreskuratzea proposatzen du liburu honetan.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Turismoa: Desazkundera bidaia first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Lagun Izozturik gabeko saioa

az. Mai 13 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan