“Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko” du izenburu Galbahe taldearen lehen diskoak. Gotzon Barandiaranek eta Susa argitaletxeak 2024an argitaratu zuten “Galbahea” liburuko poemak musikatu eta hamar kanta sortu dituzte. Hamaikagarrena, azkenburukoa, Koldo Izagirrek eta Tapia eta Leturiaren Wafa da. Poema bakoitzak berez duen musika ahalik eta fidelen transkribatzen ahalegindu dira, eta emaitza, ahots, aldarte, jite, gorputzaldi, iturri eta umore ezberdineko kantuak dira.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Galbahe taldearen “Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko” ezagutu dugu first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























