Kaleko bizitzaren taupadetan, askotan oharkabean pasatzen diren istorio txikiek osatzen dute benetako kontakizuna. Hari fin baina sendo horietatik tiraka dator “Haritik Tiraka”, Ane Gebara eta Ivan Casado-k osatzen duten Bitsa Konpainiaren kaleko antzezlan berria. Urtebeteko sormen prozesuaren ostean, Karrikanen babesarekin eta Mendi Zolanen egindako egonaldian mamituta, auzoetako eguneroko keinu, isilune eta loturei begiratzeko gonbita egiten duen proposamena da. Biolontxelo baten laguntzaz eta objektuen, gorputzaren zein hitzaren bidez, ikuslea kalea espazio partekatu gisa berrirudikatzera gonbidatzen du. Umore Azokan aurkezteko atarian, sortze-bide honen xehetasunak ezagutzeko aukera izan dugu Ane Gebararekin.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Bitsa konpainiaren berria Umore Azokan first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























