ATALKA-Zinema Itsua, baina esploratzailea!

Saio honetan, begiak itxita izan ditugu, hankei eta eskuei irrikaz esploratzen uzteko. Horretarako, lehenengo zatian, ‘Lur eta Amets’ marrazki bizidunak izan ditugu hizpide Miren Berasategi ekoizpen-arduradunarekin.

Bigarren zatian, bestalde, Zinegoak jaialdiaz aritu gara Maren Gonzalez programatzailearekin. Izan ere, oraintxe jakinarazi dute izango den programa, eta otsailaren 24tik martxoaren 8ra izango dugu aukera Bilboko gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen jaialdiaz gozatzeko.

21:00etatik aurrera, FM 99.3an, Arraio irratian. Gal zaitezte gurekin!

Hurrengo podcasta

BIDASOA ATTAK!- THE STAR CLUB

ol. Ots 14 , 2020