ATALKA – Zinema Itsua – FAS zineklubekoekin krispetak elkarbanatu ditugu

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira.
Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egin dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan arren, merezi izan du.
Bestalde, ohi bezala, Nymeriaren gomendioa ere entzun dugu eta Zinegoak jaialdira ere sartu-irtena egin dugu, epaile dabilen Krisekin hitz egiteko.

Agi denez, bihar, Bilbo aldean mugitu gara. Gurekin zinera etorri nahi? Ez galdu Zinema Itsua, Arraio irratian; FM 99.3.

Hurrengo podcasta

MBIM - Berrogeialdian jarri gaituzte (Ba zen garaia.)

ol. Mar 6 , 2020