Atalka

Apirilari ongi etorria emango diogu Zinema Itsuan. Eta gaurkoan Zarautzen bertan geratu gara, Iker Itsasorekin ostiral honetan Modelon estreinatuko den “Derlan” dokumentalari buruz solastuz.   Baina ez da gela arroxeko gonbidatu bakarra izan. Martxoaren 8ko grebaren indarrak baliatuz, Zarauzko koordinadorak zine forum feminista jarri zuen martxan. Honi buruz Olatz Azkuerekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: Haurren sexualitatea

29 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Nola bizi dute haurrak sexualitatea? Nola akonpainatu beraien prozesua? Haurren sexualitateari buruz  jardungo gara Kitzikan. Gainera bi protagonista ekarri ditugu beraien esperientziaz hitzegiteko. Eta bukatzeko, bi sekzio berreskuratu ditugu: Artefakteak eta Hiztegia. Ez galdu!

irakurri gehiago →

Ikasturteko seigarren saioan Zarauzko martxoaren 8ko eguna jarri dugu erdigunean eta telefonoaren bestaldetik, elkarrizketatxoa izan dugu antolaketa-lanetan aritu den Amaia Zalduarekin. Egun horretan izandako bizipenez gain, aurrera begira norbanakoek hausnartu eta kontzientzia hartzen dugun lana azpimarratu du, gogoraraziz, emakumeon* borroka, eguneroko borroka dela. Euskarazko wikipediak hilabete honetan abian duen lehiaketa ere hizketagai izan dugu. Bertan, […]

irakurri gehiago →

Gorkeyan ISEO & DODOSOUND

14 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo!! Martxoa Iseo Iruñarraren musika eta ahotsarekin hasi dugu. Bere astapenetatik hasi eta gaur egun duen duetoarekin amaitu dugu.

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA: Kapitalismoa eta erotika

12 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Kapitalismoak eta lan eredu honek asko eragiten du gure bizitza erotikoan. Denboraren gestioa, egin beharrak, ardurak, presioak, ekonomiri heltzea… egunerokotasunean tarte haundia hartzen dute, eta geratzen zaigun beste tarte txiki horretan zer egiten dugu? Jolasteko denbora hartzen al dugu? Gogoak izaten al ditugu elkar goxatzeko? Galdera hauek eta beste batzuk erantzungo ditugu  Irratsaioan. Aspaldiko partez, ez […]

irakurri gehiago →

ZINEMA ITSUA – Prostituzioa

28 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Munduko lanbiderik zaharrena omen da prostituzioa. Baina ezer gutxi ezagutzen dugu atzean ezkutatzen den errealitateaz. Prostituzioaren egungo ezaugarri nagusienetako bat ikusezintasuna baita. Zinemak noiz behinka tartetxo bat egin dio, eta ikuspegi hau da gaurko Zinema Itsuan landu duguna. Aspaldiko partez Marlene eta Louise elkarrekin aritu gara entzuleen konpainian. Beti bezala, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!

irakurri gehiago →

ATALKA, Emakume Anabasa: Emakume Surflari Bargastak!

21 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Emakume surflari bargastak  Ikasturteko bosgarren saioan Emakume surflariak izan ditugu protagonista: Lo eta Miriam Imaz zarauztarrak eta Aurori oriotarra. Beraien esperientziak, ibilbideak eta bizipenak azaltzeaz gain, Emakumea Surflari egitasmoaren xehetasunak ere azaldu dizkigute, bertan parte hartzeko gonbita egitearekin batera, noski! Datu esanguratsu bat ere eman digute, iazko edizioan guztira 500 emakumek parte hartu zuten eta […]

irakurri gehiago →

Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatu ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia izan da. Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztu dugu, Bechdel testa.  Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen? Honen […]

irakurri gehiago →

ATALKA – Emakume Anabasa – 2018ko errepasoa

24 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

2018ko errepasoarekin hasi dugu bargastok urtea: Urte bargasta on! Eta urtea ondo hasteko 2018an, Zarautzen, emakumeak protagonista izan diren hainbat gai aipatu ditugu: Judith Gagoren argazki-erakusketa, Edurne Epeldek Hik Hasi aldizkarian emandako zaintzaren inguruko elkarrizketa, Karmeldarretako mojek webgunea ireki zutela, Ainhoa Alberdiren “oxido” antzerkia, Emakumeak Planto Zarautzen etab. Nymeriak beti bezala bi gomendio ekarri dizkigu. […]

irakurri gehiago →

THE LADIES eta DOBLE CAPA Gorkeyan

17 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixoo!! Madrildik buelta bat eman deu eta bide batez, bertako bi talde interesgarri ekarri ditugu gure uhinetara. Batetik, The Ladies rock and roll dantzagarria eta bestetik   Doble Capa, Cigarbox batekin eta bateriaren laguntzarekin , duo instrumental bat osatzen dute.

irakurri gehiago →