Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Gaurko irratien tartera Tolosaldeko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu, eta herenegun Tolosako Leidor zineman hedabide horren alde egindako bertso saioaz hitz egin digu. Bereziki, atarikide egiteko deia egiten zuten bertsoak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Ostiraleroko literaturaren inguruko tartera 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxea batu zaigu gaur. Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak eta Unai Elorriagaren Iazko hezurrak liburuez, eta irakurleek horien inguruan bidali dizkieten iritziez aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Abokatuen aurkako atxiloketak, zein Santiago Arrospideren espetxeratzea; urtarrilaren 10ean Bilbon egindako mobilizazioa eta iragan larunbatean Donostian egindako manifestazioa; Aita Santuaren ingurukoei gure inguruko hedabideek ematen dieten garrantzia; eta Boko Haramen ingurukoak nabarmendu ditu Elorzak.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, Gaur8 astekariaren biharko aleak zer ekarriko duen aurreatu digu Amagoia Mujika astekariko arduradunak: Donostian behar akademikoak dituzten haurrei laguntzeko Hazi eta ikasi boluntarioen sarea; lore eta landareen sektorean BEZa jaitsi izanak eta kulturaren arloan mantendu izanak sortutako erreakzioak; zein ondo prestatutako profesional eta ikerlariak kanpora joan beharraz Jon Mattin Matxaini egin dioten elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Asteburura eta datorren astera begira jarri gara gaurko irratien tartean. Hasteko, arratseko 20:00etan, Senperen ikusgai izango den Dantzaz konpainiaren Flash ikuskizunaz aritu zaigu Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga. Horrez gain, astelehenetik aurrera Bilbon egingo den Zinegoak gailesbotrans zinemaldiaren ingurukoak ekarri dizkigu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek.

irakurri gehiago →

Joan den astean ezagutu genituen Emarri giza proba taldeko nesketako bi Zebrabidean. Azaldu ziguten jendeari harri tiratzea zer den probatzeko aukera eman nahi ziotela, eta ate irekiak antolatu zituztela Astigarragan eta Oiartzunen. Astigarragako saioa joan den larunbatean izan zen, eta bertan ibili zen Oiartzun Irratiko Mirari Martiarena hurbildu zirenei galdezka.

irakurri gehiago →

Ostegunero bezalaxe, sormenari egin diogu tartea gaur ere, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururekin bat egin dugu horretarako. Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik, “behi usaineko” Americana estiloko hiru abestiz gozatzeko parada izan dugu.

irakurri gehiago →

Korrika kulturalaren egitaraua gaur arratsean abiatuko da, 20:00etan, Bilboko Guggenheim museoan. Egitaraua irekitzeaz Gose musika taldea arduratuko da, eta Joseba Sarrionandiaren hitzekin ondu duen Gosariak bilduma estrainekoz jendaurrean aurkeztuko du. Horren harira, Ines Osinaga musikariarekin hitz egin dugu, eta Sarri bafle batean ezkutatuta joan zen modu berean, hark esateko dauzkanak bafle bidez jendarteratu  nahi dituztela […]

irakurri gehiago →
no image

TERTULIA: lanik ezean kanpora joan behar duten gazteez

22 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Inoizko formazio gehien eta lan gutxien dutenak; gradu eta master bana izan arren lan merkatuan sartu ezinda dabiltzanak; diru iturririk gabe egon ordez, atzerrira soldata bila doazenak… halakoak dira egungo gazte belaunaldiko gehienak. Kanpora joaten direnen kopuruak asko egin du gora krisia hasi zenetik, eta horren inguruan hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar Arteaga eta Izar […]

irakurri gehiago →
no image

Sakana aldeko berri ekarri digu Beleixeko Alfredo Alvarok

22 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Bi ostegunez behin ohi dugunez, Sakana aldera begira jarri gara gaurko irratien tartean. Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvarorekin jorratu ditugu buelta horretako kontuak. Irurtzungo aurrekontu parte hartzaileez; EHE Euskal Herrian Euskarazen Udalak eta biok euskaraz dinamikak Altsasun, Etxarri-Aranatzen eta Lakuntzan izan duen bilakaeraz; Altsasuko zinema ikuslearen egunaz zein gaztetxearen urtemugaz; eta agenda kontuez hitz egin […]

irakurri gehiago →