Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan: frankismo garaiko emakumeen aurkako errepresioaz; Hamaika telebistako Idemtitateak saioan festaz, historiaz eta emakumeez irtendakoaz; eta agenda kontuez hitz egin digu Zufiak.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Lur Mallearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Bien artean, Deustualdeko Prest hilabetekariaren azken alean bildutako gai nabarmenak errepasatu dituzte.

irakurri gehiago →

Korrika kulturalaren egitarauaren baitan, gaur estreinatuko da Galder Perezek zuzendutako Fausto, herritar eredugarri obra Donostiako Antzoki Zaharrean. Emanaldirako sarrera bat zozketatu dugunez, antzezlanaren inguruko kontuak jakiteko Perez zuzendaria gonbidatu dugu Zebrabidera. Gizartea den kartzelaz kontzientzia egin nahi izan dutela azaldu du.

irakurri gehiago →

Ostegunero sormenari zabaltzen diogun tartetxora, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu eta Alba Fernandez arte kolaborazailea batu zaizkigu gaur. Bien artean, Edvar Munch artistaren Oihua margolan famatuaren inguruko xehetasunak jorratu dituzte.

irakurri gehiago →

Oiartzun Irratiko Mirari Martiarenaren ekarpen bat ekarri dugu gaurko elkarrizketaren tartera. Idoia Beratarbide artistarekin egon da Martiarena, Beratarbidek berak joan den urten zabaldu zuen 100tzen sormen espazioaz hizketan.

irakurri gehiago →
no image

TERTULIA: notarik gabeko ebaluazio sistemaz

29 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Hezkuntza kontuen bueltan aritu gara gaurko tertulian, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin. Frantziako Gobernuak aldatu egin nahi baitu ikasleen ebaluazio sistema, notak alde batera utziz. Ba horrek eskatuko lukeen txip aldaketaz, izango lukeen eraginaz eta abarrez hausnartu dugu.

irakurri gehiago →
no image

Bizkaiko kontuen berri izan dugu Mieltxo Monforti esker

29 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Gaurko irratien tartera Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfort batu zaigu, eta Bizkaiko hainbat konturen berri ekarri digu: EHKOlektiboko Sonia Ingunzarekin hitz egin du Amorebietan egindako baserritarren topaketez, batetik; Alvaro Hilario kazetariarekin, berriz, Bilboko kultura agenda jorratu du.

irakurri gehiago →

Goizean hasi da Bilbon Kukutzan zeuden 23 gazteren aurkako epaiketa. Auzipetuek esan dute udalarekin negoziatzen ari zirenean sartu zela Ertzaintza, eta ukatu egin dute ezer bota zutela. Horren harira, 2011ko irailaren 21ean Kukutza desalojatu zutenean izandako erreakzioak; auzipetuen abokatu Iñaki Carroren hitzak; zein Iratxe Artola eta Josu Zamakona auzipetuen esanak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Ciutat morta dokumentalak zalaparta eragin duela esaten genuen atzoko tertulian, eta gaurko komunikazioaren inguruko tartean, komunikabideek eta sare sozialek horretan izandako eraginaz aritu zaigu Patxi Gaztelumendi. Horrez gain, H28 aldizkari satiriko berriaren inguruko kontuak ere ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Etxebizitza eskubidea bermatzeko etxe hutsen gaineko presio soziala “premiazkoa” da Elkartzen kolektiboaren arabera: hirigintza basatia amaitzea, alokairuen prezioei gehienezko muga ezartzea eta alokairurako etxebizitza parke publikoa sortzea dituzte aldarrikapenen artean. Horren inguruan aritu da Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu Elkartzeneko kide Regina Maiztegirekin.

irakurri gehiago →