IRRATIEN TARTEA: Pauso-K dantza akademiaren asteburuko zitak, Antxetatik

Dantza kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Irungo Pauso-K dantza akademia Europako dantza lehiaketaren finaletara sailkatu da. Irailaren 9an eta 10ean Parisen aurkeztuko dituzten koreografiak San Juan plazan eskainiko dituzte gaur arratsaldean, Irungo Udalak 18:00etan egingo dien harrera ofizialaren ondoren. Horrez gain, Irunen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburu honetan. Udal Musika Kontserbatorioak eta hiriko bost dantza akademiek antolatuta, Dunboan ospatuko dute eguna larunbat eguerdian. Ba Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, horretaz guztiaz hitz egin du Paula Bujandarekin, Pauso-K akademiako zuzendariarekin.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Txinako hiri erraldoia, 'Other Words' eta 'Pasaiako herritik' erakusketa

ol. Api 28 , 2017