Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Etorri berriei egiten zaien harreraz kezkatuta, Auzoko egitasmoa jarri zuten martxan, 2008an, Euskaltzaleen Topaguneak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Gaur egun, hainbat herritan dago martxan, horietako bat da Antzuola. Eta bertan ospatuko dute, bihar, aurtengo Auzoko jaia. Han bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbita egin dute herritar guztiek parte har dezaten. Ba aurrerapena egiteko, Txapa irratiko lagunek hitz egin dute antolaketan diharduen Maddirekin.