Podcast: Play in new window | Download
Pasa den denboraldian bezala, ikasturte honetan ere, astelehenero moduan, Agerkarien Tartean, Nafarroako HITZAko Edurne Elizondo izan dugu Zebrabidean. Gazteentzako eleberri batean jaso dute Pirinioaurreko emakumeen memoria. Kati Leatxek idatzi du, eta Estitxu Larreak diseinatu: ‘Amatxi maitia’ izena du. Ritual proiektuaren barruan ondu dute, Rut Iturbidek egindako ikerketa abiapuntu hartuta. Gida bat ere egin dute, ondarea biltzeko lanetan genero ikuspegia txertatzeko. Eta horretaz aritu gara gaurkoan.






























