Urriaren 6an Baionan mobilizatzera deitu du EHE-k

Urriaren 6an, mobilizazioa deitu du Euskal Herrian Euskarazek Baionan, “Mugarik gabeko euskara, ofiziliatasuna” lemapean. Oraindik ere euskaraz bizitzeko ditugun oztopo eta zapalkuntzak salatzera deitu dute besteak beste, larunbat honetan, goizeko 11:00etan Baionako Herriko Etxean. EHEko kide den Azaitz Gartziarekin aritu gara Ipar Euskal Herrian eta baita Euskal Herri guztian egun euskarak duen egoerari buruz.

Hurrengo podcasta

03.10.2018 – NORABIDE BARIK #51 – 3en denboraldiari hasiera eman diogu

az. Urr 3 , 2018