IRRATIEN TARTEA: Ramon Agirre, ‘Heroiak’ obraz, Antxeta irratian

Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitza batean bizi dira. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat dela medio. Gerrako zauriak. Hiru heroiek erabaki dute bizi diren egoitzatik ihes egin behar dutela. Nora ordea? Indotxinara? Alboko herri batera? Ala mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki batera?

Txalo ekoiztetxearen eskutik heldu da Gérald Sybleyras antzerkigile frantsesaren Le vent des peupliers (Haizea lertxunetan) izeneko lanaren euskarazko bertsioa, Ramon Agirrek egina. Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, hiru euskal aktorek Joxe Ramon Soroizek, Kandido Urangak eta Agirrek interpretatzen dituzte hiru heroi horiek. Asteburuan Hondarribian eskainiko duten emanaldiaren harira, Agirrerekin hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak, eta haren hitzak entzun ditugu gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': tsunamiez kontzientziazioa, 'Bizitzaz blai' eta Eltziegoko gaiteroak

ol. Aza 11 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan