TERTULIA: euskal gatazkaren konponbideak ekarriko al du bakerik emakumeentzat?

90 lagun inguru Iruñeko Katakraken, Emagin elkarteak antolatutako Hau ez da gure bakea eskola feministan. Helburua: Euskal Herriko gatazka politiko-armatuaren irakurketa feminista egitea. Galderetako bat: Bake prozesua burura eramanda, emakumeok hilko, bortxatuko, mespretxatuko ote gaituzte oraindik ere, euskal gizarte normalizatuan? Horrela laburbildu du Danele Sarriugartek Argia astekarian joan den urtarrilaren 17an Iruñeko Katakraken izan zen egun osoko jardunaldia. Galdera gogorra bada ere, egin beharrekoa dela ez dugu zalantzarik, eta hortik tiraka sor daitezkeen berriei lekua egin diegu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

Hurrengo podcasta

Iñaki Petxarroman: "Estaturik izan ez dugunez, EHren historia beti besteen gertakariekin lotuta islatu da"

ar. Ots 2 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan