Podcast: Play in new window | Download
Valor Mortis, over the hill edo Phantom Blade 0 ezezagunagoak ere ikusiko ditugu. Xbox-ek jokoak digitalizatzeko ezaugarria kaleratu du.
Uda atzean utzita, bideojoko handi ugari jaso ditugula aitortu beharra dago… baina udazkena ere indar betean hasteko prest dabiltza jokalariak, urriko agenda kalitate handiko titulu ezagunez beteta ikusiko baitugu.
Grand Theft Auto VI ospetsuak —eta The Legend of Zelda: Ocarina of Time berregiteak— eragingo duten lehortetik exodoan dabiltzan bideojokoak ikusten jarraitzen dugu. Ohituraz hilabete indartsua izan ohi dela ere aitortu beharra dago, eguberrietako kanpainara bideratzen hasita.
Call of Duty Modern Warfare 4, Final Fantasy Resonance, Castlevania Belmont’s Curse, Gears of War: E-Day, Dragon’s Dogma 2: Dark Arisen, Ace Combat 8: Wings of Theve, Star Wars Galactic Racer… frankizia handietako jokoen zaparrada bizitzekoa izango da, baina Valor Mortis, over the hill edo Phantom Blade 0 ere gure arreta erakagarri nahian dabiltza.
Xbox-i buruz hitz egitea ohitura bilakatzen ari da gurean, tarteka, albiste onak zein txarrak nahastuz: azkena, ontzat har dezakegu. Bideojoko fisikoak digitalizatzeko aukera gehitu dute Xbox Series eta Xbox One kontsoletan. Horrela, gure liburutegia Xbox aplikazioan barneratu, eta edonoiz jokoak jaisteko eta instalatzeko aukera edukiko dugu, kontsoletan zein ordenagailuetan.
PlayStation-ekin ere antzeran gabiltza, guztia ez baita ezkorra. QSSR eskalatze teknologia argitaratu dute PS5 kontsola arruntean: PS5 Pro-aren PSSR sistemaren antzeko hobekuntzak eskaintzen ditu, errendimendua mantenduz, bereizmena areagotzen duten bitartean.






























