Aurtengo urtarrilean zendu zen Bob Weir (San Francisco, 1947), 78 urte zituela. The Grateful Dead talde mitikoaren gitarra jotzaile erritmikoa izan zen Weir, baita abeslaria eta kantugilea ere. 1963an Jerry Garcia ezagutu zuen, Palo Alto hirian, 16 urte besterik ez zituela. The Grateful Dead taldea osatu zuten, ondoren, eta bertan ibili ziren 1995era arte, García hil ostean taldea desegin zen arte. Horrez gain, bere kabuz ere egin zituen grabazioak, eta beste talde batzuetan ere ibili zen: The Kingfish, Bobby and the Midnites, Scaring the Children eta Rad Dog.
Askoren iritziz, Bob Weir gitarra jole erritmiko bikaina zen, maisua, agian originalena. Sakontasuna sortzen zuen akordeak apurtzen. Doinu-notak gehitzen zituen eta, normalean goiko, 3-4 sokak soilik jotzen zituen, gitarra lepoaldeko goiko partean zuela. Piano joleen eragina nabari zuen, McCoy Tynerena hain zuzen ere, bere estiloan, oso ñabardura bitxiak gehituta.
Deskargatu hemen.
Entzun ditugun kantuak:
- Sugar Magnolia (American Beauty diskoa, 1970)
- Truckin’ (American Beauty diskoa, 1970)
- Playing in the Band (Grateful Dead Live diskoa, 1971)
- One More Saturday Night (Bob Weir-en Ace diskoa, 1972)
- Salt Lake City (Heaven Help the Fool, 1978)
- Jump for Joy (Bob Weir-en Live at Winterland diskoa, 1976)
- Estimated Prophet (Terrapin Station diskoa, 1977)
- Dancin’ in the Streets (Terrapin Station diskoa, 1977)
- Picasso Moon (Built to Last dikoa, 1989)
- Ki-Yi Boogie (Bob Weir-en Blue Mountain diskoa, 2016)
The post SOINUGELA: Bob Weir, The Grateful Dead-en gitarra jotzaile erritmikoa ezagutzen first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























