Podcast: Play in new window | Download
Nafarroako Ikastolak haserre daude Hezkuntza Sailak erabaki «bidegabe eta arbitrarioa» hartu duelako. Azaldu dutenez, hainbat ikastolari itunak kendu edo ukatu dizkie, eta horrek zuzenean kaltetuko ditu familiak, ikastolak eta baita euskara ere. Horren aurrean, agerraldi jendetsua egin zuten pasa den asteazkenean, Hezkuntza Departamentuaren aurrean. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Zuzendaria.






























