IRRATIEN TARTEA: esne ekoizleen kezka, Malerrekako inauteriak eta agenda

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, Aurtitz eta Zubietan izan zen inauteri asteleheneko eta ohiturari eutsiz, hiru herrietako joaldunak Iturenera bildu zirela ere azaldu du. Agendari helduta, udazkenean Lesakan ospatuko den Nafarroa Oinez festaren harira antolatutako bertso trama eta tobera ikastaroa aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: euskara batua nork bere erara koloreztatzea ote da bidea?

ar. Urt 31 , 2017