Errekaleor, Aernnova eta epaiketa politikoak; Jon Aranburuk irratien tartera ekarriak

Irratien tartea zabaldu, eta Gasteiz aldera zein Basaburua eta Ultzamara begira jartzen gara bi asteartez behin, baina gaur Arabako hiriburura soilik jo dugu, Esan Erraneko Lur Gilek ez baitu izan gugana batzerik. Halabediko Jon Aranburuk, berriz, Errekaleor auzo okupatuko bizilagunek Gasteizko Udalarekin izandako harremanaz hitz egin digu, hasteko. Aernnova Aeroestructuras lantegiko zuzendaritzak bertan behera utzitako enplegu erregulaziorako txostena ere aipatu digu. Eta, amaitzeko, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskia gogoratzeko 2012an eginiko manifestazio baten ostean eserialdi bat egiteagatik epaituko dituzten gazteez aritu zaigu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Parisko atentatuen ondoriozko salbuespen egoera

ar. Aza 17 , 2015