PIPERPOLIS: Patxi Larrionekin “Feriatzaileak” eleberrian barrena eta Labrit kantariaren lan berria

Gaurko saioan bidelagun idazlea eta kantaria izan dugu. Patxi Larrionek “Feriatzaileak” eleberrian barrena eraman gaitu. Susa argitaletxearen eskutik lehenengo eleberria da. Patton pelikularen eszenak Urbasan eta Iruñean grabatu ziren eta pelikulan parte hartutako langileak eta gazte bi dira nobelaren protagonista. Labrit Zabala kantaria hamabost urte lanik argitaratu gabe ostean berriz ere plazara salto egin du. Bi urte eman zituen Bide Ertzean taldean, harik eta 22 urterekin bakarkako ibilbidea hasi zuen arte. Pop garbiko bi disko egin zituen: “Paradisua” eta “Nori egin so!”. Oraingo disko berrirako, Nacho Ferrer musika elektronikoko ekoizlearekin elkartu da Labrit.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Jendea, musika, mugimendua, bizia

ol. Abe 2 , 2016