PIPERPOLIS: Ura Jaten liburua eta Arnasa betean dokumentala

Hiru emakume izan ditugu gaurkoan protagonista, arte eszenikoak eta zinema mintzagai. Ura jan eta Arnasa betean ibili gara. Hiru urpekarik gidatuko digute ur azpia Arnasa Betean Dokumentalean. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental dugu, Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute.   Bertha Gaztelumendi eta Rosi Zufiak zuzendu dute. Gurean izan ditugu. Ura jaten (Antzerkia, prestigio soziala eta prekarietatea Euskal Herrian) liburuaren egilea da  Maddi Goikoetxea. “Antzerkiak prestigio sozialik ez duen artean, prekarietatera kondenatuta dago”. Esaldi horren argiak eta itzalak arakatu nahian, elkarrizketa sakonak egin ditu Euskal Herri osoan.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Ura Jaten liburua eta Arnasa betean dokumentala first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KOLAX jolasa plazara

ar. Ira 26 , 2023