POTTO: Suhuskuneko bertso-afaria eta Igor Galartzarekin solasean

Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean).
Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara.
Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren harira; badator bertso-uholdea!
Usurbilen martxoaren 4an izan zen saioari ere kukua egongo diogu eta martxoaren 5ean, baina 1936. urtean, gertatutakoa ekarri (Matxitxakoko itsas bataila)
On egin

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Suhuskuneko bertso-afaria eta Igor Galartzarekin solasean first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Esanezinen gaur egun arteko bidearen errepasoa egin dugu Ianire Aranzaberekin

ol. Mar 10 , 2023