POTTO: Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak.

Biba bertsoa!
Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz.
Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu
Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Alos Quartet-ekoen "Garden" lanaren berri eman digute Antxeta Irratiko lagunek

ol. Urt 12 , 2018