POTTO: Bizkaiko txapelketa Markina-Xemeinen

Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu berbalagun, eta telefonoz bestaldean Jone Uriarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Berba eta berba, eta bertso on asko POTTO irratsaioan. BIba bertsoa.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: "Fakiu" antzezlana Atx teatroaren berria

ol. Aza 25 , 2016