SOINUGELA: Townshend eta Lane, Belako, Mavis Staples, Hibai Etxebarria, Elmore James

1977an The Who taldeko Pete Townshend eta Faces-eko Ronnie Lane elkarlan ikaragarrian aritu ziren, Rough Mix diskoa gauzatzeko. Gure gaurko urrezko kantua handik atera dugu, My Baby Gives It Away kantuan Charlie Watts-en laguntza izan zuten. Gero Rough Mix disko honetatik beste kantu batzuk ere entzun ditugu: Nowhere to Run, Annie, Misunderstood, Rough Mix eta April Fool.

Negu honetan azkenean kalean dago Belako taldearen hirugarren bilduma. Beran Iñigo Irazokirekin grabatua. Lan ederra dugu Render Me Numb, Trivial Violence diskoa. Aurrerapausu nabaria talde gazte honen bidean. Bost kantu entzun ditugu: Over The Edge, Hegodun baleak, Maskenfreiheit, Two Faced Simulation eta Render Arp / Render Me Numb.

Mavis Staples gospel kantariak, 79 urtekoa izanik ere, Jeff Tweedy produkzio lanean hirugarren lana egin du jarraian. If All I Was Was Black lan oso indartsuarekin etorri zaigu berriro. Hamar kantu berri daude disko honetan, guztiak Tweedyk egindakoak. Entzun ditugunak hauek izan dira: Ain’t No Doubt About It, If All I Was Was Black, No Time For Crying, We Go High, Try Harder eta Little Bit.

Hibai Etxebarria gernikarrak Triptics I-II kaleratu du. Bertatik Invisible kantua entzun dugu.

Elmore James zenaren omenezko Strange Angels – In Flight With Elmore James grabazioa egin dute haren kantuen bertsioak bilduta, AEBetako hainbat blues jotzailek:

  • Person to Person (Bettye LaVette)
  • Shake Your Money Maker (Rodney Crowell)
  • Dust My Broom (Deborah Bonham)

Hawaiian Boogie (Chuck E. Weiss)

 

 

Hurrengo podcasta

ASTELEHENA ETA ELURRA!!! ASTELEHANA ETA EGURRA!

al. Mar 19 , 2018