SOINUGELA: Mark Stewart, Seymour Stein, Bob Dylan, Lankum, Porter eta Hayes

Mark Stewart Bristoleko abeslari ingelesa eta The Pop Group taldearen sortzailea izan zen. Post-punk eta hip-hop industrialaren aitzindaria izanik. Pasa den apirilaren 23an hil zen. 1977-1981 tartean, The Pop Group taldearekin lan oso eraginkorrak sortu zituen. Handik aurrera, bakarlari moduan, beste bederatzi grabazio kaleratu zituen, beti abangoardiako ikurra izanik. Pare bat abesti zahar entzun dizkiogu: We Are All Prostitutes eta She’s Beyond Good and Evil.

Seymour Stein (Brooklyn, NY, 1942) Sire diskoetxearen sortzaile eta gerora Warner Bros-en buru izandakoa apirilaren 2an zendu zen Los Angelesen. Musikazale amorratua, ez zen beti gauza bera gertatzen diskoetxeko exekutiboekin. Zuzenean ikusitako talde bat gustuko bazuen, kontratu egin eta arrakasta lortu are eusten zion bere apustuari. Entzun ditugun kantuak: Thank You for Sending Me an Angel (Talking Heads, 1978), Blitzkrieg Bop (The Ramones, 1976), Brass in Pocket (The Pretenders, 1979), Boys Don’t Cry (The Cure, 1979), (She’s a) Runaround (The Undertones, 1979), Hand in Glove (The Smiths, 1983), Material Girl (Madonna, 1985).

Laster Bob Dylan zuzenean entzungo dute Donostiako Kursaalen, ekainaren 19an eta 20an. Bitartean, lan berria aurkeztu digu Dylanek, Shadow Kingdom izenekoa. Egia esan, lan bitxia dugu, pandemia garaian, estudioan, Kalifornian, 60ko urteetako hamalau kantu zahar gehi beste bat grabatu zituen Geri Leisz eta Ron Wastankerako musikariekin. Gero, musukoen atzean ezkutatugako antzezleekin, zuri-beltzeko filma egin zuen, estudioan, soinu bandarekin grabatua. Oso goraipatuak izan dira bertsio hauek,  Dylanen esentziara jotzen dutelako. Maisu lana, berriro ere. Entzun ditugunak: Forever Young, Queen Jane Approximately, I’ll Be Your Baby Tonight etaWhat was it you wanted.

Lankum talde Dublindarrak lan berria aurkeztu digu aurten, False Lankum izenekoa. Tradizio eta abangoardiaren artean konposatzen ditu kantak laukote honek. Entzun ditugu: The New York Trader eta On a Monday Morning.

Isaac Hayes eta David Porter bikoteak 50 kantu konposatu zituzten 60ko hamarkadan Memphiseko Stax diskoetxerako grabatu zuen abeslari haundientzat. Iaz Wrap It Up bilduma kaleratu zen Ace diskoetxean. Bertan, 24 grabazio aurki daitezke, Hayes eta Porterren kantuenak, hainbat abeslarik, esparru ugaritakoak, egindakoak: Soul Man (Sam And Dave, 1967), B.A.B.Y (Rachel Sweet, 1978), Hold On, I’m Coming (The Righteous Brothers, 1967), I Take What I Want (The Bishops, 1978), My Baby Specializes (Delaney eta Bonnie, 1968), When Something Is Wrong With My Baby (Otis Redding + Carla Thomas).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Mark Stewart, Seymour Stein, Bob Dylan, Lankum, Porter eta Hayes first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Tolosako Blues Festibala - popourrixe

og. Eka 22 , 2023