POTTO: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala entzungai

 

Igandean jokatu zen final handia, bertatik bertara jarraitzeko plazera izan genuen Bilbo Hiria irratian. Erlantz Ibargurengoitia eta Ane Zabala aritu ziren bertsolarien lanak aletzen. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 13.300 ikuslek gogoz berotu dute aretoa goizean goizetik, eta bertsolarien lana txaloz eskertzen jardun dute egun osoan zehar. Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu dira buruz burukora, eta azken saioak osatu dituzte. Azkenik, sailkapenaren berri eman du Idoia Anzorandia Kareagak: Maialen Lujanbio da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hirugarren txapela da  jantzi duena (2009, 2017, 2022).

Goizeko saioa:

Arratsaldeko saioa:

 

The post POTTO: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala entzungai first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Ama Say taldearen berria ‘Ero Bomb’

ar. Abe 20 , 2022