POTTO: Mungia eta Plentzian eman diogu hasiera ikasturteari

Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto.
Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela.

Oro ez denez txapela, Plentziara ere hurbildu gara, eta irailaren 1ean izan zen urteroko jaialdi mundiala ekarri. Kantuan, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Nerea Ibartzabal eta Andoni Egaña.

Hurrengo saioan, Gernikako eta Arrigorriagako saioak izango ditugu gozagarri, bestelako konturen artean

Biba el verso!.

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Mungia eta Plentzian eman diogu hasiera ikasturteari first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTUR KAPSULAK : Txikitasunaren aldarrikapena … abereekin ere posible da !

az. Urr 11 , 2023